Euskaraz eta frantsesez

Hitz egin. Mintzok idazten du.

Diktaketa eta transkripzioa euskaraz eta frantsesez, % 100 lokala zure Mac-ean. Zure ahotsa ez da inoiz zure makinatik ateratzen.

Mintzo Mac aplikazioaren leihoa: diktaketen eta fitxategien historia, transkripzioak euskaraz eta frantsesez

Diktaketa

Diktaketa kurtsorean

Laster-tekla sakatu, hitz egin, eta testu zuzendua kurtsorean itsasten da — edozein aplikaziotan.

Diktaketa-kapsula: hizkuntza, uhin gorria eta kronometroa
Kapsula kurtsorearen ondoan bizi da: entzun, transkribatu, itsatsi.

Fitxategiak

Ahots-mezuak, testu bihurtuta

Arrastatu WhatsAppeko ahots-mezu bat (.opus), ahots-ohar bat (.m4a) edo .mp3 bat Mintzora: transkribatuta eta zuzenduta itzultzen da.

Pribatutasuna

Audioa ez da inoiz zure Mac-etik ateratzen.

Dena zure makinan gertatzen da, konexiorik gabe ere bai. Ez da ezer inora bidaltzen: ez zerbitzaririk, ez konturik, ez trazatzailerik. Ezer ez ezabatzeko, ezer ez baita ateratzen.

Pribatutasun-oharra

Nola dabilen

Audioa

Mikrofonoa edo fitxategia — 16 kHz mono.

Transkripzioa

Whisper large-v3, euskarazko doikuntzarekin — whisper.cpp.

Zuzenketa

Latxak ortografia, puntuazioa eta maiuskulak zuzentzen ditu, esanahia aldatu gabe — llama.cpp.

Instalatu

Mac

Aplikazio osoa, % 100 lokala.

Apple Silicon duen Mac baterako, macOS 15 edo berriagoa.

Deskargatu Mac-erako

v0.1.3 · garapen-bertsioa

  1. Deskonprimitu zip-a, eta arrastatu Mintzo Aplikazioak karpetara.
  2. Lehen irekieran, macOS-ek aplikazioa blokeatzen du (garapen-bertsioa sinatu gabe, normala da). Ireki Sistemaren ezarpenak › Pribatutasuna eta segurtasuna, jaitsi Mintzoren mezuraino eta sakatu « Ireki hala ere ».
  3. Jarraitu laguntzaileari: mikrofonoaren baimena, eta euskarazko eredua (~3 GB, behin bakarrik deskargatzen da).
Edo eraiki iturburutik — GitHub

Kredituak

Mintzo euskal hizkuntza-teknologien komunitatearen lanaren gainean eraikita dago.